'Zurriolako Butaka' saioaren bosgarren atala
Zurriolako Butaka euskarazko zinema saioaren bosgarren atalean Black is Beltza animaziozko filma izan da protagonista. Fermin Muguruza eta Beñat Beitia elkarrizketatu ditu Anabel Arraizak. Bestalde, Amaia Aberasturi aktoreak Vitoria, 3 de Marzo filma aurkeztu du, Ramon Agirreren lagunek eskainitako hitzen erreportajea eskaini dute, Urtzi Urkizuk Izar(r)en azpian umorezko atala eskaini du, Gaizka Izagirrek Jainkoak ez dit barkatzen filmaren kritika egin du eta Uxue Arzelus kritikariak bere gomendioak eman ditu.
Donostiako Zinemaldian euskal ekoizpenen jarraipena egiten du, besteak beste, Zurriolako Butaka saioak. Sei hedabideren arteko elkarlana da: Berria, Gaztezulo, Hamaika Telebista, Kanaldude, Zinea eta IRUTXULOKO HITZA.