(Argazkia: Proiektuen Azoka)
Elikagaien xahuketaren inguruko jardunaldiak egingo dituzte Tabakalerako Impact Hub gunean. Proiektuen Azoka egitasmoaren barruan antolatutako topaketa hauek bihar eta etzi izango dira, irailaren 28an eta 29an, hain zuzen.
Proiektuen Azoka, Impact Hub Donostia kooperatiba eta Donostia San Sebastian 2016 fundazioaren artean sortu zen truke eta garapen kolektiborako espazioak sortzeko helburuarekin sortu zen egitasmoa da eta azken urteetan hainbat topaketa egin dituzte.
Ostiralean hasiko diren topaketetan, “egun eta erdiz esperimentazioa, jolasa, janaria, talde-lana, ikasketa eta tresnak nahasten diren espazio ireki, atsegin eta original bat” sortu nahi da, “denon artean, Gipuzkoan janari xahutzea gutxitzeko egitasmoak” asmatzeko helburuarekin.
Proposatutako konponbideen arteko bozketa larunbatean izango da, eta irabazleak sari bat jasoko du. Honek, Impact Hub eta bere Donostiako gizarte-berrikuntzarako laborategiaren babesa jaso eta ideia irabazlearen prototipoa garatzeko aukera izango du.
Antolatzaileek jakinarazi dutenez, Gipuzkoa 718.000 biztanle inguru dituen lurraldea da eta lehen eta bigarren sektore indartsurik ez izan arren, Gipuzkoako lur eta lantegietan 600.000 janari tona inguru sortzen dira urtean. Datu hauekin ikusi da, aldi berean, 123.000 tona janari xahutzen direla, hau da, sortzen den janariaren %20a. Honek esan nahi du pertsona bakoitzeko 171 kg direla urtean eta kopuru honen 90 kg etxean sortzen ditu pertsona batek urte batean.
EGITARAUA
Ostirala, irailak 28
- 18:00 Gipuzkoan ematen den elikagaien xahuketari buruzko hitzaurrea.
- 18:45 Non jorratu daitezke xahuketa murrizteko ekintzak? Aukera desberdinen maparen aurkezpena.
- 19:15 Etorritakoen ekarpenak
- 19:30 Garagardo eta mokaduak.
Larunbata, irailak 29
- 9:00 Ongi etorria eta kasu arrakastatsuen adibideak.
- 10:00 Taldeen eratzea eta etenaldia.
- 10:30 ideiagintza dinamiken hasiera: dibertigarriak, berritzaileak, talde-lana.
- 13:00 Bazkaria.
- 14:00 Smart Reduced Canvas metodoaren bidezko ideiaren irudikatzea.
- 15:00 Ideiaren prestaketa eta pitch-aren eraketa.
- 15:30 Konpobideen aurkezpena eta sari-banaketa.
- 16:30 Agurra.