Erretinosiaren eragina irudikatzen duen konoa. (Argazkia: Begisare)
Erretinosi Pigmentarioak ikusmenari eragiten dio eta progresiboki itsutasuna erakartzen du. Gaixotasun hori dutenek aldarrikatzen dute erreferentzia zentruak sortzea. Horrela, igandean Erretinosi Pigmentarioaren Nazioarteko Eguna denez; Gipuzkoako Begisare Elkarteak sentsibilizazio jardunaldi bat antolatu du,
Erretinosia – Iluntasunaren aurkako borroka lelopean.
Bulebarrean elkartuko dira, 11:00etatik 14:00etara, informazio banatzeko. Errealitate birtualeko betaurreko batzuk oparituriko dituzte gerturatzen direnen artean. Horrela, Retinosis Gipuzkoa Begisarek sorturiko aplikazioarekin, une batez biziko dute ikusmen murriztuak sortzen dituen sintomak. Gainera, argazki solidarioa aterako dute 12:30ean, Erretinosi Pigmentarioa simulatzen duten konoekin.
Begisarek Erretinosi Pigmentarioaren inguruko ikerketaren aldeko apostua egin du, Biodonostia Institutuari 157.346 euroko ekarpena eginez. Begisarek eskatzen ditu, gainera, diagnostikoen berrespena, gaitzaren jarraipen pertsonalizatua eta terapia aurreratuetan oinarrituriko entsegu klinikoetan parte- hartzea, besteak beste.