Euskal presoak Euskal Herriratzearen aldeko adierazpena onartu du Donostiako Udalak
urriaren 20an Orain Presoak dinamikaren barruan Donostian antolaturiko manifestazioan parte hartzeko deia egin du Oiartzabalek.
Donostiako Udaleko alderdi guztiek, PPk izan ezik, Sare Herritarrak bultzaturiko euskal presoen Euskal Herriratzearen aldeko adierazpena onartu dute. Iraileko udalbatzarrean erabakiaren berri eman dute, gaur goizean. “Onartutako adierazpenak garrantzia du, instituzioen eta herri ordezkariek ere presoen gaiari eutsi eta euren ekarpena egitea beharrezkoa baita”, adierazi du Inaxio Oiartzabal Sareko bozeramaileak.
Adierazpenak herritarren gehiengo zabal batek eskatzen duena jasotzen du. “Hau da, elkarbizitza eta bakean aurrera urratsak egin ahal izateko euskal presoen eskubideak errespetatuak izan eta senideak zigortzeari uztea. Horretarako, ezinbesteko pausua da euskal presoen Euskal Herriratzea”, azpimarratu du Oiartzabalek.
Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako aldundiek, eta Nafarroa zein EAEko legebiltzarrek ere euskal presoen gerturatzearen zein gaixo larrien etxeratzearen aldeko adierazpenak egin dituztela gogoraraziz. Donostian ez ezik, aurretik Eibarren, Larrabetzun, Elgoibarren, Aretxabaletan, Getxon, Lekeition eta Lemoan ere mozio bera indar politikoen gehiengoz onartu dutela azpimarratu du Oiartzabalek. Datozen asteetan gainerako hiriburuetako udaletan ere eztabaidatuko dute.
Udaletxearen atzean egindako adierazpenetan,