Mitxelo eta Unai Olaizola, Zubietako oinetakoen gelan. (Argazkia: Estitxu Zabala)
Mitxelo eta Unai Olaizola aita semeak dira, eta Realarekiko duten pasioak izugarri batzen ditu. Aitak 37 urte bete ditu Realeko aldageletako arduradun gisa, eta abuztuan erretiroa hartu ostean, semeak hartu du lekukoa. Biekin elkartu gara Zubietan, euren lanbidearen eta bizipenen berri izateko.
“1981eko ekainaren 1ean sartu nintzen, hilabete batzuetarako. mantenu lanak egiten nituen; zelaiak zaindu, ateak margotu, harmailetan erratza pasa, eta halako kontuak. Iritsi nintzenean familia baten modua zen kluba, gerora asko hazi da”, oroitu du Mitxelok. «Lan handia izango dut aitak emandako maitasun hori ematen eta jasotzen”, adierazi du Unaik.
Elkarrizketa osoa irakurtzeko aukera egongo da ostiraleko astekarian.