Barazkiak ekoizleen eskuetatik jasoko dituzte.
Kontsumo talde berri bat sortu dute Ulian, eta bertan parte hartzeko aukera zabaldu nahi dute. Horrela, hitzaldi berezi bat egingo dute Uliako Mintegiak parkean, bihar, ostirala, 18:00etan. Han izango dira nekazariak, euren proiektuak eta produktuak aurkeztuz: barazki otarrak, ogia, esnekiak eta pasta ekologikoa.