'Zurriolako Butaka' saioaren seigarren atala
Zurriolako Butaka euskarazko zinema saioaren seigarren atalean, Gure Oroitzapenak film kolektiboa aurkeztu dute Lutxo Egiak eta Mikel Arrondok. Horrekin batera, programa osatu dute IRUTXULOKO HITZAk egindako 10. Zinemaldi Alternatiboaren erreportajeak, Gallo dokumentaleko Aitor Frantsesena protagonistari egindako elkarrizketak, Urtzi Urkizuk Izar(r)en azpian umorezko atalak eta Imanol Gallego kritikariaren gomendioek.
Donostiako Zinemaldian euskal ekoizpenen jarraipena egiten du, besteak beste, Zurriolako Butaka saioak. Sei hedabideren arteko elkarlana da: Berria, Gaztezulo, Hamaika Telebista, Kanaldude, Zinea eta IRUTXULOKO HITZA.