Euskaraldian parte hartzeko izen ematea zabalik da
- Ahobizi: 11 egunetan euskaraz egingo diezu euskara ulertzeko gai diren solaskide guztiei. Ezezagunei, berriz, lehen hitzak euskaraz egingo dizkiezu eta euskara ulertzen badute, hurrengoak ere bai.
- Belarriprest: 11 egunetan euskal hiztun guztiei zuri euskaraz egiteko eskatuko diezu.
Izen emateko epea zabaltzearekin batera, Euskaraldiaren abestia ere plazaratu dute. Hemen entzun daiteke kantua. Musikaren lau ardatz ezberdinetan hazi diren ibilbide luzeko lau sortzaileek egindako lanaren fruitua da abestia. Doinua Ines Osinagak eta Las Tea Partyk egin dute, eta letra, aldiz, La Basu eta Maialen Arzallusek. IRUTXULOKO HITZAk, Euskaraldiari buruzko gehigarria plazaratuko du urrian, eta gainera, astero, Donostiako hamaikakoa osatzen duten kideei elkarrizketa egiten ari da. Orain arte, Garazi Urrusoloren, Miren Arrietaren eta Iñaki Salvadorren hitzak jaso ditu hedabideak.#donostiaeuskaraldia #Nikemandutizena Eta zuk?@OlatzSalvador pic.twitter.com/x07lvBKiP5
— Bagera Elkartea (@BAGERAelkartea) September 21, 2018