(Argazkia: Estitxu Zabala)
Amara Berrin taxuzko kultur etxe bat nahi dute, auzoaren beharrei egokitutakoa. Horretarako leku egokia zein den ere erabaki dute, Gobernu Zibilaren eraikina, eta horren alde borrokan ari dira. Gobernu Zibila kultur etxe izeneko taldea sortu dute hainbat auzotarrek, eta euren aldarrikapena lau haizetara zabaldu dute festa baten bidez, Usandizaga Institutu aurreko plazan.
Auzoko eta inguruko hainbat artistek parte hartu dute jaian: Gora Kale Txiki txaranga; Goratzar Abesbatza; Iker Beñaran, Pelax, Gartxot eta Olatz Salvador abeslariak; Beñat Gaztelumendi eta Itsaso Piquer bertsolariak; eta La Antonia, Floripa, Ups! eta Horse pailazoak. Arrakastatsua izan da deia, eta auzotar herritar askok bat egin dute. Horrela, eskerrak eman nahi izan dizkiete orain arte lagundu dieten guztiei, eta sinadura gehiago jaso ostean, berriro ere agintariengana joko dutela diote.
Unai Gabilondo artista gonbidatuak performance bat egingo du plazan bertan, eta Amara auzoaren historia eta bilakaera jasotzen duen erakusketa osatu eta jarri du Juantxo Egañak.
Elkarrizketa zabala egin genien plataformako kideei.