Jagoba Codo aske uzteko eskatu dute
Sarek deitu du mobilizazioa, euskal preso, iheslari eta deportatuen giza eskubideen aldeko herri plataformak.
2001ean espetxeratu zuten Codo, 22 urteko espetxe zigorra bete zezan. Hiru laurdenak beteak dituenez, kalean beharko lukeela aldarrikatu dute hainbat herritarrek: “Gaixotasun degeneratiboa du eta min handia jasaten du bizkarrean, lepoan, aldaketan eta orpoetan. Espetxean ez diote behar duen jarraipena egiten, eta ez da tratamentu egokirik jasotzen ari”. Etxeratzea eskatu dute, behar duen tratamentua jaso eta “bizi baldintza duinak” izan ditzan.
Easo plazatik Bretxara egin dute bidea, “Joseba, askatu”, oihu artean. Bukaeran, ekitaldi txiki bat egin dute [bideoa], eta, bide batez, deia egin dute urriaren 20an Donostian presoen alde egingo duten mobilizaziorako.
Protesta egin dute Donostian, Amarako Jagoba Codo presoaren askatasuna eskatuz. Espondilitis Ankilosante izeneko gaixotasuna du Codok, eta eta bere egoera larria dela diote, espetxean okerrera egiten ari baita.