Beñat Gaztelumendi Añorgako bertsolaria. (Argazkia: Estitxu Zabala)
Helduentzako Bertso Eskola antolatu dute aurten ere Bagera Elkartean, Bertsozaleen elkartearekin batera. Beñat Gaztelumendi izango da arduraduna, eta partaideak asteazkenero elkartuko dira, 18:15etik 19:15era, urriaren 17tik maiatzaren 29ra.
“Nola egiten da bertso bat? Zein da teknika? Ikasi ote daiteke lagun batentzako zorion agurrerako bertso bat egiten? Eta bat-batean kantatzen? Probatua eta frogatua dago baietz”, diote Bagerako lagunek. Azken batean, ikastaroaren bidez “denok dugun bertsolari txiki hori” atera nahi dutela diote, eta oinarrizko teknikak irakatsi.
Bertsolaritza eta bertsogintzaren atalak landuko dituzte ikastaroan: saioen egitura, ,bat-bateko bertsolaritza, bertsoen kritikak, bertso paperak, teoria… gainera, tarteka gonbidatu berezien laguntzarekin.
Ikasturte osorako matrikula 50 eurokoa izango da. Izen ematea egin daiteke
bagera@bagera.eus posta elektronikora idatzita edo 943 00 50 74 telefono zenbakira deituta.