Euskaraldian izena ematen hasi dira Donostiako herritar eta eragileak
izen ematearen inguruko xehetasunak azaldu dituzte eta Bagera Euskaltzaleen elkarteko Ainara Vazquezek eta Eneko Goia alkateak izen ematea egin dute, bertaratu direnek pantaila batean ikusi ahal izan duten moduan.
Euskaraldian parte hartuko duten hainbat herritarrek hitza hartu eta egitasmoan izena emateko zergatia azaldu dute, besteak beste, Nekane Arzallus GBC saskibaloi taldeko lehendakariak, Josean Abecia Altzako Bizarrain elkarteko kideak eta Mikel Ubarretxena Gipuzkoako Ostalaritza Elkarteko lehendakariak.
Izena eman duten guztiek Euskaraldian parte hartzera animatu dituzte euskaraz hitz egiteko edo euskara ulertzeko gai diren 16 urtez gorako donostiarrak. Era berean, izena ematen duten guztiei bideo labur bat grabatu eta sare sozialetara igotzea proposatu diete #nikemandutizena eta #DonostiaEuskaraldia traola erabilita.
Donostian hiru aukera egongo dira izen ematea egiteko: hiriko hainbat leku publikotan* izena emateko kaxak jarri dira, izenematea.euskaraldia.eus webguneko galdetegiaren bidez edo Bagera Elkartean (Hernani kalea 15, behea). Gainera, zenbait auzotan mahaiak jarriko dira kalean, izen ematea sustatzeko.
Euskaraldia ariketa sozialaren helburuetako bat da hizkuntza ohiturak aldatu eta praktika linguistiko berriak indarrean jartzea. Horretarako, formazioa eta ahalduntze tresnak eskainiko zaizkie hiztunei eta oraingoz, aurrez aurreko lau orduko bi formazio saio sakon (azaroaren 10 eta 17an San Telmon) eta ordubeteko lau saio arin (urriaren 19an eta 22an eta azaroaren 16an eta 19an Bagera elkartean) daude aurreikusita.
Horrez gain, Euskaraldia indarrean den egunetan, ariketa sozialaren inguruko ikerketa egingo da Euskal Herri osoan, eta honi esker, hizkuntza ohiturak aldatzeko prozesuak aztertu eta egitasmoaren eragina nolakoa izango den ikusiko da. Maritorenak azaldu duenez, ikerketa aurrera eramateko, Euskaraldian parte hartzen duten guztiek hiru galdeketa jasoko dituzte e-postaz.
Donostian izena emateko lekuak:
Aiete Kultur Etxea
Axular lizeoa
Hijas de Jesus ikastetxea (Aiete)
Casares Kultur Etxea
Ernest Lluch Kultur Etxea
Urrats euskaltegia 9:00-400/16:00-20:00
Lugaritz Kultur Etxea
AEK euskaltegia (Antigua)
Benta Berri Udal Kiroldegia
Jolas Etxea (Añorga)
Kontadores (Bidebieta)
Aitor ikastola
Maria Reina ikastetxea (8:30-18:30)
Egia Kultur Etxea
Bagera Elkartea
Koldo Mitxelena
Okendo Kultur Etxea
Irrintzi AEK euskaltegia
Zuhaizti eskola publikoa
Zurriola ikastola
Itsas Aurre Kultur Etxea (Igeldo)
Larrotxene Kultur Etxea
Intxaurrondo Berri Kultur Etxea
Txapela taberna
Loiola Kultur Etxea
Ikasbide ikastola (16:30-17:00)
Arantzazuko Ama Ikastola
Etxarriene (Martutene)
Euskara Zerbitzua (9:00-14:00)
Aquarium
Elizaran ikastetxea (13:30-14:30)
Aiete ikastetxea
Santo Tomas Lizeoa
Orixe ikastola
San Ignacio ikastetxea Donostia
Udaletxearen aurrean Euskaraldiaren izen emate agerraldia egin dute gaur goizean udaleko alderdietako ordezkari, herri-eragile, norbanako eta zenbait eremutako hainbat pertsona ezagunek.
Oihana Maritorena aktoreak gidatutako ekitaldian,