Pentsio duinak aldarrikatzeko Udaletxe aurrean egin duten protesta. (Argazkia: Irati Salsamendi)
Adineko Pertsonen Nazioarteko Eguna da gaur, urriaren 1a, eta horren harira manifestazioa egin dute gaur goizean udaletxe aurretik abiatuta.
Alderdi Ederreko lorategietan bildu dira dozenaka pertsona, pentsio duinak aldarrikatzeko eta ondoren, manifestazioa egin dute hiriko Erdialdetik. Aldarrikapen nagusiak, ‘zahartzaro duina’ izateko eskubidea, pentsioak urtero KPIaren pare igotzea eta pentsio sistema publiko baten eskaera izan dira.
Protestak egin dituzte ere Hego Euskal Herriko gainerako hiriburuetan eta Gipuzkoako hainbat herritan. Bilbokoa izan da jendetsuena, izan ere, udaltzaingoaren arabera, 25.000 pertsona inguru batu dira protestara.