Urriaren 1eko gertakariak oroitzeko elkarretaratzea egin dute
asteburuan Gernikan egindako ekintzaren antzera.
Protestan egindako hitzaldian, erreferendumaren egunean poliziak eta Espainiar Estatu “ukatzaile eta autoritarioak” egindako errepresioa “tinko” salatu dute Herrialde Katalanetako herritarrei “elkartasuna eta konplizitatea” adierazi diete. Preso politiko eta iheslariak askatzeko ere exijitu dute.
Era berean, “etxera begira”, hausnarketa plazaratu dute, eta adierazi dute garaia dela Euskal Herrian ere prozesu bat abiatzeko, “hori izango delako Kataluniarekiko elkartasun keinurik handiena”. Bi herrien indarrak batu eta batera estrategia bat eratzeko unea dela gaineratu dute, “bi herriek zuzen-zuzenean independentziara pausoak ematen hasteko”.
Gure Esku Dagoren ekintzak
Azaroaren 18an egingo du Euskal Herriaren estatusari buruzko galdeketa Gure Esku Dagok, Donostian. Iaz hasi zen galdeketa prestatzen Donostiako GED taldea eta azken hilabeteetan auzoz auzo galdeketa egin ahal izateko sinadurak biltzen egon dira; 8.000 sinadura behar zituzten, eta 9.500 lortu dituzte. Galdeketan egingo den galdera “Nahi al duzu euskal herritarrok gure etorkizun politikoa geure kabuz eta aske erabakitzea?” izango da eta egitasmoari buruzko azalpenak emateko bideo bat prestatu du GEDk.
Gainera, GEDoko kideek gogorarazi dute urriaren 28an data garrantzitsua dutela Donostiako herritarrek, izan ere, “galdeketarako motorrak berotzeko” kalejira erraldoia egingo dute. Kalejira nagusira batuko diren hiru zutabe egongo direla azaldu dute: Saguesetik, Bilbo plazatik eta La Perlatik. Horrez gain, auzoetako eragileak gonbidatu dituzte kalejiran parte hartzera.
2017ko urriaren 1ean Herrialde Katalanetan jazotako gertakariak oroitzeko elkarretaratzea egin dute Artzain Onaren aurrean, Gure Esku Dagok (GED) deituta. Amaieran, Pablo Picassoren Gernika artelana irudikatu dute mosaiko baten bidez,