Urkiko emakumeen yola, Zaragozako uretan. (Argazkia: Ur-Kirolak)
Aulki mugikorreko zenbait lehian jokoan egon dira asteburuan, eta ordezkari donostiarrek ez dute hutsik egin. Batetik, Itsasoko arrauneko Espainiako Txapelketan jokatu dute Torreviejan (Alacant). Han izan da lehen aldiz Ondiz Lekubarrik, Donostiarrako arraunlaria, eta zilarrezko domina eskuratu du. Urkiko Iñaki Burutaranek ere parte hartu du, beteranoetan, eta bosgarrena izan da.
Bestetik, Ur-Kirolakek ere lorpena egin du asteburuan. Izan ere, Zaragoza Hiria Saria jokatu dute, yola modalitatean, eta absolutu mailako emakumeak irabazleak izan dira.
Ondiz Lekubarri, Alacanten.