(Argazkia: Joseba Parron)
Telebista, zinema, antzerkia eta bikoizketa uztartzeko aukera du Ane Gabarain aktoreak (Gros, 1963). Azken boladan, lan asko egiten ari da eta erritmo berari eutsi nahi dio. “Une honetan lan dezenterekin nabil eta oso pozik nago”.
Alli Abajo telesailaren arrakastak mesede egin dio, eta une honetan ETB2ko
VPO programan ere ari badabil.
Gabarain izango da IRUTXULOKO HITZAren formatu berrituaren lehen protagonista. Bizi duen oraina, iragana eta etorkizuna ezagutzeko elkarrizketatu dugu. Ostiralean irakurri ahal izango da.