'Autogestiorantz!' udaleku ibiltarien egitaraua aurkeztu dute
Datorren astean, hilaren 11tik 14ra, Autogestiorantz! udaleku ibiltariak egingo dituzte Donostian. Burujabetzarekin loturiko hainbat tailer antolatu dituzte gune desberdinetan. Bizikleta eta lo zakua hartzeko deia egin dute. Larunbata baino lehen eman behar da izena posta elektroniko honetan: autogestiorantz@piperrak.cc
Hona hemen egitaraua:
- Urriak 11, osteguna, Txantxarreka gaztetxea: baratza didaktikoa (16:00), sendabelar eta ukendu tailerra (18:00), pintxo potea (20:00) eta Drumkopters taldearen kontzertua (21:30).
- Urriak 12, ostirala, Belartzad gunea: gosaria (9:00), irteera bizikleta (10:00), plaka fotoboltaikoen tailerra (11:00), takoa (12:00), erremintak erabiltzeko tailerra (12:30), bazkaria (14:00), bioeraikuntza tailerra (16:00), merienda (18:00), erresistentzia esperientziak (18:30) eta afaria (21:00).
- Urriak 13, larunbata, Firestone lantegia: gosaria (9:00), oinarrizko mekanika tailerra (10:00), takoa (12:00), iturgintza tailerra (12:30), hacklab (12:30), bazkaria (14:00) eta irteera bizikletan (15:00).
- Urriak 13, larunbata, Letaman gaztetxea: azken urteko eztabaida prozesuen aurkezpena (16:00), zerbeza tailerra (18:00), afaria (21:00) eta zine de barrio (22:00).
- Urriak 14, igandea, Guardetxea: gosaria (9:00), garbiketa tailerra (10:00), Mallorcako turismoaren aurkako mugimenduaren dokumentalaren proiekzioa eta egileekin solasaldia (11:30), bazkaria kaian (14:00),
- Urriak 14, igandea, Parte Zaharreko gaztetxea: gune autogestionatuen asanblada; epe motzeko erronkak (15:30).