Donosskino film laburren jaialdia egingo dute astean zehar
Zinemaldia amaitu bada ere, Donostiako zinemazaleek kalitatezko ikus-entzunezko produkzioez gozatzeko aukera izango dute, beste astebetez, hirian bigarren aldiz egingo den Donosskino film laburren jaialdiarekin. Ostegunetik igandera bitarte, bertako eta nazioarteko egileek sorturiko hainbat lan proiektatuko dira hiriko puntu desberdinetan.
Festibala sail desberinez dago osatua: ofiziala, Etxean Shortuak saila, Zinemakiddo haurrentzako saila eta Sh8rtzinema Forum Party-a. Jaialdiaren programazio osoa Donosskinoren webgunean kontsultatu daiteke, eta proiekzio guztietarako sarrera doakoa izango da.