Mintzalagunen matrikulazio kanpaina abian da
honako webgunean egin daiteke.
Izena ematen dutenen artean 3 edo 4 laguneko taldeak osatzen dira eta horiek, gutxienez, astean behin ordubetez elkartzen dira. Taldeek, behar eta nahien arabera, lekua erabakitzeko askatasun osoa izaten dute: tabernan, hondartzan, pasealekuan, kiroldegian, eta abar. Gainera, Donostiako euskaldunon sarea handitzeko asmoz, ikasturtean zehar ekintza desberdinak antolatzen dira mintzalagun taldeak elkarren artean ezagutzeko.
Urtero bezala, Donostian euskara ikasten ari diren helduei, euskararen erabileran laguntzeko mintzalaguna egitasmoan parte hartuko duten erakundeek lankidetza hitzarmena sinatu dute. Aurten, Bai & by akademia batu zaie Bagera, Donostiako AEK, Hitzez euskaltegia, Hizkuntza eskola Ofiziala, Ilazki euskaltegia, Legazpi 6 euskaltegia, Urrats euskaltegia eta Urumea-Altza euskaltegiari.
2018-2019 Mintzalaguna egitasmoan parte hartzeko izen ematea urriaren 1etik 21era izango da. Euskaraz hitz egiteko ohitura duten pertsonak eta mintzapraktika egin nahi dutenak biltzeko programa da Mintzalaguna eta bi modutara parte hartu daiteke egitasmoan. Alde batetik, euskara praktikatuz (bidelaria) eta bestetik, euskara praktikatzen lagunduz (bidelaguna). Izen ematea