(Argazkia: Ancora)
Ategorrietako Mirakruz gainean dagoen Villa Saga etxearen eraisketa salatu du Ancora taldeak. Pedro Gaiztarro arkitektoak diseinatu zuen 1923an. Aldiz, beste arkitekto batek, Jabier Lekuona nafarrak, erosi zuen eraikina eta eraitsi egingo du etxebizitza modernoagoak eraikitzeko. Ancorak azpimarratu duenez, Lekuona da Bretxako birmoldaketaren proiektua egin duena.
Arkitektoen eskolak txosten bat aurkeztu zuen sustatzaileak eskatuta, eraikina babestu ez zezaten. Horiek horrela, eraikina babesteko Ancorak egindako eskaera baztertu dute Eusko Jaurlaritzak eta Donostiako Udalak. Eraikitako Hiri Ondarea Babesteko Plan Berezian sartzeko eskaera egin zuten, planaren berriskupenean, baina ez dute babestuen zerrendan sartu.
Ancora elkarteak ere salatu du Villa Saga inguruetako beste eraikin batzuk ere desagertzeko zorian daudela. Esaterako, Villa Luis Peña Gantxegi. Hiriko elkarteek bilera eskaera egin diote Ondare Kulturalaren Zentroko zuzendariari eta Eneko Goia alkateari.