Elkarretaratzea egingo dute bi langileren heriotza salatzeko
Lan istripuak salatzeko mobizilaziora deia egin dute ELA, LAB, ESK, Steilas, EHNE eta Hiru sindikatuek, Lan istripu gehiagorik ez lelopean. Horrela, Eusko Jaurlaritzaren Andia kaleko egoitzaren aurrean elkarretaratzea egingo dute, ostegunean, 18:00etan. “Bi langile hil dira AHTko lanetan, lau egunetan”, diote deitzaileek.