(Argazkia: Inaxio Esnaola)
Astelehenetik aurrera, Etxegintzaren informazio eta arreta bulegoa Erregina Erregeordea kaleko 8. zenbakian egongo da. Donostiako Udala eraikinen berrantolaketa egiten ari da, eta horren ondorio da Etxegintzaren bulego aldaketa.
Zehazki, Viktoria Eugenia antzokiaren beheko solairuan egongo da, hurrengo astelehenetik aurrera. Betiko ordutegia izango du; astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 14:00etara.
Ostiralera bitarte, hilak 5, egungo bulegoan eskainiko du zerbitzua Etxegintzak: Mari kaleko 1. zenbakiko beheko solairuan. Ordea, ostiralean bertan itxiko dute bulegoa leku aldaketarengatik.