Gure Esku Dagoren galderaren aurkezpen ekitaldia, Nautikoan. (Argazkia: Iñaki Agirre)
Gure Esku Dago mugimenduak deituta,
Dantzatu erabakia “kalejira erraldoia” egingo dute urriaren 28an, herri galdeketa datorrela iragartzeko. Zehazki, 11:30ean hasiko dute kalejira, hiru gunetatik: Bilbo plaza, Vinuesa plaza eta Zurriola pasealekua. Ondoren, 12:30ean, Bulebarrean elkartu eta Parte Zaharrera abiatuko dira denak. Bukatzeko, ekitaldi nagusia egingo dute Kaian.
Auzoka banatuko dituzte herritarrak irteera gune bakoitzean. Bilbo plazan elkartuko dira Egia, Martutene, Loiola eta Amara Berrikoak. Vinuela plazara joango dira Añorga, Antigua, Aiete, Amara eta Morlanseko bizilagunak. Zurriola pasealekura joango dira Parte Zaharra, Gros, Ulia, Intxaurrondo, Altza eta Bidebietako lagunak.
Kalejirara joateko Gure Esku Dagoren kamiseta edo Donostiako galdeketaren kamiseta janzteko deia egin dute. Aldi berean, zapia eskuratzeko ere eskatu dute.