Parte Zaharreko Gaztetxearen inaugurazio festako kartela. (Argazkia: Alde Zaharreko Gazteak)
Aste honetan hilabete bete du Parte Zaharreko gaztetxeak eta ospatzeko, inaugurazio festa egingo dute larunbatean, urriaren 6an,
Autogestioa dena aldatzeko lelopean. Goizeko 11:00etan hasiko dira ekintzak, pegatina erakusketa batekin. 12:00etan mural herrikoia egingo dute, Haraino aisialdi taldearekin eta ondoren, 14:30etan, bazkari herrikoia egingo dute. Amaitzeko, 17:00etan, inaugurazio ekitaldia egingo dute.
Kanpandegi kaleko Kaialde ikastola okupatu zuen Parte Zaharreko Gazte Asanbladak pasa den irailaren 2an. Hamar urtez itxita egon da eraikina eta “auzoarena eta auzotarrentzat” izango den eta autogesioa oinarri izango duen proiektua gauzatzen ari dira Orixe ikastolaren eraikin zaharrean. Inaugurazioan, gaztetxearen izena ere plazaratuko dutela adierazi dute auzoko gazteek.