Herrerako lur azpiko zubibidea. (Argazkia: Estibaus)
Altzako hiri-guneak genero ikuspegitik begiratzeko jardunaldiak egiten ari dira. Atzo,
Altza: elkarrizketa eta topaketarako hiri-gunea, genero begiradatik hitzaldia egin zuen Edurne Aperribay arkitektoak.
Bihar, urriak 6, paseoa antolatu dute, Altzako puntu kritikoei begirada feministatik begiratzeko. Altzako plaza izango da ibilbidearen abiapuntua eta 11:00etatik 13:30 arte iraungo du.
Jardunaldiak Plazandreok eta Altzako Kulero Moreak taldeek antolatu dituzte, Donostia Kultura eta Donostiako Udalaren laguntzarekin. Altzan emakumeentzako kritikoak eta arriskutsuak izan daitezkeen guneak atzematea, eta espazio publiko barnerakoiagoak eta indarkeria sexistarik gabekoak lortzea da jardunaldien helburu nagusia. Iaz, jardunaldiak egin zituzten ere, asmo berarekin.