Impact Hub Donostia.
Kontsumo arduratsuari buruzko jardunaldia egingo dute urriaren 18an, Impact Hub Donostian. Besteak beste,
Baserria eta Hiriaren artean programaren ondorioen berri emango du guneko talde arduradunak. Ondorioekin batera, programan zehar jarraitu dituzten ildoak ikusgai izango dira erakusketa batean.
“Baserria eta Hiriaren Artean” herritarrak kontsumo arduratsu, bertako eta kalitatekoaren garrantziaz kontzientziatzeko helburuarekin egin zuten. Horretarako La Colmena Donostia osatzen duten ekoizleen ustiapenetara bisitak antolatu zituzte, eta bertan herritarrek zuzenean ezagutu ahal izan zituzten ekoizleak, beraien instalazioak eta banatzen dituzten elikagaiak nola ekoizten dituzten.
Gerora egindako topaketa batean herritarrek eta ekoizleek ekoizpen moduei eta elikagaiak kontsumitzeko ohiturei buruz gogoeta egin zuten. Hausnarketaren ondoren bost proposamen kolaboratibo bota zituzten mikro-esperientzia bezala prototipatu zirenak eta erakusketan ikusgai izango direnak.
Hiru tailer ere zehaztu zituzten programaren jarduera ildoekin lotuta. Teknologiarekin loturiko Food Computer saioan izan zen aurrenekoa, eta bigarrena, hanburgesa beganoen prestaketarena. Hirugarrena, aldiz, hilaren 9an egingo dute eta konposta egiteari buruzkoa da.