Kijera jarri diote izena Parte Zaharreko gaztetxeari
Parte Zaharreko gaztetxeak badu izena: Kijera. Iñaki Kijeraren omenez jarri diote izena. Izan ere, 18 urte zituela, 1979an, polizia espainiarrak tiroz hil zuen gaztea. Kanpandegi kaleko Kaialde eraikinean jarri dute gaztetxea. Duela hilabete inguru okupatu zuen Parte Zaharreko Gazte Asanbladak [erreportajea], eta txukunketa lanak egiten aritu ostean, gaur egin dute inaugurazio ofiziala.
Orixe ikastolaren egoitza izan zen urte askoan Kaialde, baina hamar urtez itxita egon da eraikina. «Auzoan dagoen leku onena da. Oso handia da, gela asko ditu eta erabilera desberdinetarako balio dute», diote gazteek. Liburutegia, jantokia, erabilera anitzeko gela eta jolas gela prestatu dituzte, besteak beste.
Erlazionatutako edukiaIñaki Kijerari omenaldia egingo diote Parte Zaharrean