Egiako Gure Esku Dagok antolatutako herri-kirolen jaialdia. (Argazkia: Egiako Gure Esku Dago)
Galdeketa egin ahal izateko 9.500 sinadura bildu ostean, herri galdeketa egingo dute azaroaren 18an Gure Esku Dagok eta Donostia Galdeketak, donostiarrei euskal herritarren etorkizunaren inguruan. Hiritarrek honako galderari erantzuna eman beharko diote: “Nahi al duzu euskal herritarrok gure etorkizun politikoa geure kabuz eta aske erabakitzea?”.
Herri galdeketaren nondik norakoak auzotarrei azaltzeko, aurkezpena egingo dute ostegunean, urriaren 11n, Egian. Ekitaldia 18:30ean izango da, Plaza Haundin.
Galdeketaren aurretik, hala ere, urriaren 28an Donostiako erdigunean, kalejira erraldoia egingo dute
Dantzatu dezagun erabakia lelopean. Egun horretan, hiriko puntu desberdinetatik 11:30ean abiatuko diren hiru zutabek bat egingo dute Bulebarrean 12:30ean. Denak baturik, kaira joango dira ondoren, bertan, 13:00etan, galdeketaren hautetsontziak jasotzeko. Ekimenaren ostean bozka aurreratuari hasiera emango zaio hiriko auzoetan.