Mikel Irazusta: "Euskara bizitzeko hartzen dugun erabaki bat da, jarrera bat"
Euskaraldian Donostiako hamaikakoaren parte izango da Mikel Irazusta Irazusta (Gros, 1996), ahobizi gisa. Ikus-entzunezko komunikazioa ikasten ari da Grosekoa eta gidoiak idazteko zaletasunak bultzatu zuen, beste kide batzuekin batera, Barrexerka taldea sortzera. Euskaraz sortutako umoreari bide berri bat irekitzeko asmoz sortu zuten Barrexerka, esketxak eta zuzeneko antzerkia nahasten dituen egitasmoa.
Irazustarekin batera, ondorengoek osatzen dute Donostiako hamaikakoa: Garazi Urrosolo (Egiako euskara batzordeko kidea), Barbara Goenaga (aktorea), Kontxu Uzkudun (moda diseinatzailea), Mariano Ferrer (kazetaria), Iñaki Salvador (musikaria), Josean Abecia (Altza Hadi batzordeko kidea), Miren Arrieta (aktorea), Xila Pihlstrom (euskal herritar eta suomitar kultur eragilea), Jokin Aperribai (Realeko presidentea) eta Joxean Fernandez (Euskadiko Filmategiko zuzendaria).
IRUTXULOKO HITZA hamaikakoaren kideak elkarrizketatzen ari da Euskaraldia iritsi bitarte. Ostiraleko astekarian Mikel Irazustari egindako elkarrizketa irakurri ahal izango da.
Erlazionatutako edukiaDonostiako Euskaraldia eta Hamaikakoa aurkeztu dituzte