Baskonia Gipuzkoa Basketen gainetik pasa da denboraldiko lehen derbian
Ligako hirugarren porrota jaso zuen atzo Gipuzkoa Basketek denboraldiko lehen derbian. Bigarren laurden aparta egin arren, Valdeolmillosen mutilak ez ziren sailkapenaren goi parteari heltzen jarraitu nahi dion Baskoniari aurre egiteko gai izan. Gauzak honela, donostiarrek punturik gabe jarraituko dute beste astebetez.
Eskubaloian, Bera Berak garaipen sendoa lortu zuen etxean Castellonen aurkako neurketan. Montse Puche donostiarren entrenatzaile ohiaren zuzendaritzapean jokatu zuten valentziarrek, baina ez ziren Bera Berako nesken jokoari erantzuteko gai izan.
Futbolean, Realeko neskek atseden hartu duten asteburuan, jardunaldi ederra izan dute mutilek. Izan ere, San Mamesen jokatutako derbian Garitanoren jokalariek garaipen borobila lortu zuten Athleticen kontra.
Hockeyan, Realak berriro galdu eta sailkapenaren azken postuan kokatu du bere burua. Izotz-hockeyan, berriz, Txuri Urdinek bere lidergoa azpimarratu du beste jardunaldi batez, Majadahondaren aurka lortutako garaipen errazarekin.
SASKIBALOIA
ACB liga, 3. jardunaldia
- Baskonia 85 – 66 Gipuzkoa Basket
- Bera Bera 46 – 18 Castellon
- Athletic 1 – 3 Reala
- Reala 0 – 1 RC Polo
- Majadahonda 1 – 5 Txuri Urdin