Martxoaren 8ko greba feminista prestatzen hasiko dira Donostian
2019ko martxoaren 8an, 24 orduko greba deitzea erabaki zuen irailean Euskal Herriko Mugimendu Feministak. Greba prestatzeko, Euskal Herriko auzo, herri eta hirietan bilerak deitzen hasi dira tokiko eragile feministak eta Donostian ere, jarri dute dagoeneko lehen bilera irekiaren data: urriaren 18a, osteguna. Donostiako Emakumeen Etxean izango da, 19:00etan, eta Donostiako Feministek jakinarazi dutenaren arabera, hirian greba feminista irudikatzeko lehen pausoak emango dituzte.
Era berean, Euskal Herriko mugimendu feministaren hurrengo bilera orokorra, azaroaren 17an izango da Donostian eta bertan, greba feministak Euskal Herrian izango dituen helburu eta eduki orokorrak adostuko dira.