Iñaki Biain; Ricardo Unzueta, Urkiko presidentea; Koxme Burutaran eta Irati Merkader. (Argazkia: Ur-Kirolak)
Urumeako VII. skiff jaitsiera jokatu zuten larunbatean, Antxon Beitiaren oroimenez. Ur- Kirolak arraun elkarteak antolatu zuen, Gipuzkoako Arraun Federazioaren laguntzarekin, eta Irati Merkader eta Koxme Burutaran izan ziren txapeldunak.
Iñaki Biainek irabazi zuen 50 urtetik gorakoen saria. Horrela, Iñigo Aristegik eman zion berak egindako garaikurra.
Lau kilometroko distantzia egin behar izan zuten partaideek; Martuteneko industrialde paretik abiatu eta burdinezko zubira arte, Deustuko unibertsitate parean.