VI. Egiako sagardo garagardo festa, ostegunetik aurrera
Seigarrenez antolatu dute Egiako sagardo eta garagardo festa, Plaza Haundin. Ostegunetik igandera bitarte egongo da irekita hurbildu nahi duenarentzako. Ostegunean, 17:00etatik 00:00etara egongo da zabalik. Ostiral, larunbat eta igandean, berriz, 12:00etatik 00:00etara. Egia eskubaloi taldeak eta Egia Bizirik auzo elkarteak antolatu dute festa.
Sagardoa dastatu nahi duenarentzako aukerak ondorengoak dira: Barkaiztegi, Calonge, Lizeaga, Petritegi, Zapiain eta Zelaia. Garagardoari dagokionez ere, aukera zabala izango da: Affligem, Amstel, Guinnes, Guinnes Dubble, Paulaner Oktoberfest, Paulaner Salvator eta Paulaner Trigo.
Eusko label produktuen menuak dastatzeko aukera egongo da. Horrez gain, gauero zuzeneko musika egongo da gunean.