Ikasle Abertzaleak antolakundeak
Herri Eskolak egitasmoa egingo du ostiralean, Parte Zaharreko Kijera gaztetxean. “Hispanitatearen egunean intsumisioa!” lelopean, solasaldi desberdinak egingo dituzte goizean zehar.
11:00etan gaztetxean bilduko dira, eta 11:30ean
Autodefentsa Sareak hitzaldiari ekingo diote. 13:00etan, berriz, feminismoa jorratuko duen solasaldia izango dute, 14:30ean egingo duten bazkariaren aurretik.