Igogailu inklinatuaren proiektua. (Irudia: Donostiako Udala)
Eneko Goia alkateak iragarri du Larratxok igogailu inklinatua izango duela 2020 urte hasierarako. Donostiako Udaleko Tokiko Gobernu Batzordeak hasierako onarpena eman dio proiektuari. “Morlans eta Aiete auzoak lotuko dituen igogailuaren antzekoa izango da”, esan du Goiak.
Larratxo pasealekuaren eta Lauaizeta kalearen artean kokatuko da igogailua. 94.47 metro egingo ditu eta 31,91 metroko desnibela izango du. Era berean, Morlans eta Aiete auzoak lotzeko igogailuaren antzera, kabinan 25 pertsona sartu ahal izango dira, eta segunduko 1,6 metro egingo ditu.
Proiektua udalaren Garraio Bertikalaren Plangintzaren barruan dago. Larratxoko igogailua abian jarrita, Heriz pasealekuko igogailuaren txanda izango da.