Sariketako bigarren saioa. Eserita, ezkerretik laugarrena, Unai Gaztelumendi. (Argazkia: bertsoa.eus)
Pello Errota sariketaren finalean ariko dira Zubietako Asier Azpiroz eta Añorgako Unai Gaztelumendi, beste bi bertsolarirekin: Beñat Lizaso eta Eneko Lazkoz.
Zizurkilen jokatutako lehenengo kanporaketa irabazi zuen Azpirozek, eta bigarren lekuan geratu zen Beñat Lizaso.
Anoetako kanporaketan sailkatu zen Gaztelumendi, bigarren postuan geratuta. Hauekin aritu zen Gaztelumendi: Eneko Lazkoz, Eneritz Artetxe, Aimar Karrika, Oihana Bartra eta Txomin Azpiroz. Lazkoz izan zen saioko irabazlea.
Finalerako sarrerak salgai
Asteasuko Iturri-ondo jatetxean izango da finala, bertso-afari eran, urriaren 20an, 21:00etan. Iker Iriarte izango da gai-jartzailea. Urriaren 18ra arte eros daitezke bertso afarirako txartelak, 20 euroan, jatetxean bertan, edo
harituz.bzt@gmail.com posta elektronikora idatzita.