Txirainek 20. urtemuga ospatuko du
Antiguako Txirain Kultur Elkarteak 20 urte bete ditu aurten. “Urte berezi hau ospatzeko, zenbait jarduera antolatzen ari gara”, aurreratu dute elkartearen sare sozialen bidez.
Horrela bada, adi egoteko eskatu dute, datozen hilabeteetan egingo dituzten jardueren berri emango baitute, pixkanaka.
Momentuz, kartelaren berri eman dute, esaldi hau duena: “Hogei urte, 100ka ekitaldi, 1.000ka lagun, euskaraz bizi nahian”.