[Bideoa] Donostiako galdeketa ate joka
Azaroaren 18an izango da Gure Esku Dagoren Donostiako galdeketa. Donostiarrei euskal herritarren etorkizunaren inguruan egingo zaien galdera ondokoa da: “Nahi al duzu euskal herritarrok gure etorkizun politikoa geure kabuz eta aske erabakitzea?”. Hilabete inguru falta denean, galdeketaren inguruko bideoa ikus dezakezue jarraian:
Galdeketa egin ahal izateko 9.500 sinadura bildu ostean, Donostia Galdeketak 1.500 pertsonen iritziak jaso ditu kalean eta IRUTXULOKO HITZAren webgunean, galdera zein izango den erabakitzeko. Informazio gehiago topatuko duzue www.donostiagaldeketa.eus atarian.