Miramar jauregia. (Argazkia: Donostiako Udala)Donostiako Udala
Berriz ere Miramar Jauregiaren historia ezagutzeko bisita gidatuak abian jarriko dituzte. Bihartik abenduaren 30era bitarte, hiru hizkuntzatan eskainiko dituzte bisitak: euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez. Iraupena 30 minutukoa izango da, eta taldeak, gehienez, 20 heldu eta 5 haurrekoak izango dira. 3 euroko balioa izango dute.
Txartelak erosteko aukera desberdinak daude. Batetik, Donostia Turismoaren informazio guneetan eskuratu ahal izango dira; Bulebarrean eta autobus geltokian. Bestetik, Donostia Turismoaren webgunean eros daitezke:
www.sansebastianturismo.com.
Lola Horcajo historialariaren bidez eraikinaren historiaren berri eman genuen IRUTXULOKO HITZAn.