Miramongo basoa bizikletarekin ezagutzeko aukera eskainiko du Kalapiek
helbide honetan daude gaztelaniaz. 35 kilometro izango ditu ibilaldiak, eta Kursaal ondotik abiatuko dira 9:00etan.
Bizikleta bideetan eta zirkulazio gutxiko errepideetan barrena ibili ohi dira Kalapiekoak, hiriko gune ezkutu eta ezezagunak erakusteko. Miramongo basoaren sekretuak bizikletaz ezagutzeko aukera izango dute parte hartzen dutenek.
Urtean zehar, Kalapiek hainbat jarduera proposatzen ditu, besteak beste: bizikletan ibiltzen ikasteko ikastaroak, Wikiloc erabiltzeko GPS ikastaroak, ingurumen-lantegiak, bizikletaren mekanika, igandeetako irteerak, irteerak emakumeekin, Route 25 (Donostiari bira bidegorrietan zehar), airearen kalitatearen azterketa, eta abar. Horien artean dago Donostia bizikletaz ezagutzeko irteeren egitasmoa.
Donostia hobeto ezagutzeko irteerak antolatzen ditu Kalapie Hiriko Txirrindularien Elkarteak. Urtaro bakoitzeko irteera bat antolatu ohi dute, eta udazkenekoa datorren asteko igandean egingo dute; urriaren 21ean. Miramongo basoa bisitatuko dute bizikletaz eta txangoaren xehetasunak