Paella prestaketa, Atano pilotalekuaren aparkalekuan. (Argazkia: Irati Salsamendi)
Amara Berriko Superxagu jai herrikoiak aurrera doaz, eta ohiko paella txapelketa egin dute. Oraingoan, ordea, jai gune berrian prestatu dituzte askotariko paellak. Izan ere, Olaeta plazatik Atano III. frontoiaren aurreko aparkalekura mugitu behar izan dute festa gunea. Txantxarrekako migratzaileek bat egin dute txapelketarekin.
Guztira, askotariko 15 paella prestatu dituzte. Izan ere, osagaiak desberdinak izan daitezke, egokitzen direnak zein etxetik parte hartzaileek ekartzen dituztenak.
Oraindik ere, gaur eta bihar Amara Berriko jai herrikoiez gozatzeko aukera izango dute hurbiltzen direnek.
Egitaraua helbide honetan ikus daiteke.