Azaroko herri galdeketan boluntario aritzeko izen ematea zabaldu dute
https://www.donostiagaldeketa.eus/boluntarioak-2/
Boluntario aritzeko izen ematean hainbat aukera agertzen dira, egunean bertan egongo diren ardura eta lanen arabera: bozkalekuetan harrera egitea, argazkiak ateratzea, informatikariak, komunikazioa kudeatzea, propaganda, ekitaldien antolaketa, azpiegitura, sostengu ekonomikoa, eta abar.
Herri galdeketa egingo dute azaroaren 18an Gure Esku Dagok eta Donostia Galdeketak, euskal herritarren etorkizunaren inguruan. Hiritarrek honako galderari erantzuna eman beharko diote: “Nahi al duzu euskal herritarrok gure etorkizun politikoa geure kabuz eta aske erabakitzea?”. Herri galdeketaren egunean boluntario aritzeko izen ematea zabaldu dute, eta honako webgunean egin ahal izango da: