Teknologiak gobernu irekietan duen eraginaz hausnartuko du Euskarabilduak
Urriaren 25ean egingo dute aurtengo Euskarabildua Jardunaldia, San Telmo museoan. Zazpigarren urtez antolatu du Iametza taldeak. Aurten, teknologiak gobernu irekietan duen eraginaren inguruan hausnartuko dute hizlariek.
“Gardentasuna, parte hartzea eta lankidetza dira Gobernu Ireki baten oinarria, eta bide horretan, teknologiak –nahikoak ez diren arren– ezinbesteko tresnak dira. Erakunde publikoen, herritarren eta eragileon ardura da erakundeak irekitzeko tresna berritzaileak garatzea, bestelako gobernantza ereduak sortzeko”, azaldu dute antolatzaileek.
Egitarauari dagokionez, gaiari loturiko hainbat hitzaldi izango ditu:
- 09:15. Sarrera: Gobernu Irekietarako teknologia, zergaitik eta zertarako? Hizlaria: Xalba Ramirez (Iametza).
- 09:30. Burujabetza teknologikoa: Zergatik den garrantzitsua burujabetza teknologikoa gobernu irekietarako eta nola laguntzen duen software libreak horretan (Bideokonferentzia). Hizlaria: Xabier Barandiaran (EHU).
- 10:00. Administrazio publikoaren mugak eta IKTen garrantzia zurruntasunak apurtzeko. Hizlaria: Eñaut Gracia (Errenteria-Oreretako Udala).
- 10:30. Herritarren parte-hartzea: LAAAB, La experiencia del Laboratorio para la Innovacioon Democratica. Hizlaria: Raul Olivan (Aragoiko Gobernua).
- 11:00. Atsedenaldia.
- 11:30. Datu irekiak ikustarazten.
- 11:30. Gardentasuna eta Open Data Euskal Administrazio orokorrean. Hizlaria: Javier Bikandi (Eusko Jaurlaritzako Herritarrak Hartzeko eta Administrazioa Berritzeko eta Hobetzeko zuzendaria).
- 11:50. Bigdatapara ciudadani?a: Casos de uso de datos para el cambio social. Hizlaria: Miren Gutierrez (Deusto Unibertsitateko irakaslea).