Donosti klubeko kideak. (Argazkia: Donosti gimnasia erritmiko taldea)
Azpeitian izan ziren Donosti gimnasia erritmiko taldeko kideak, igandean. Izan ere, Gipuzkoako txapelketa jokatu zuten, bai taldeka eta bai bakarkako modalitatean. Donosti klubetik parte hartu zuten lau taldek, eta bi gimnastek, bakarkakoan.
Lan ona egiteari esker, dominekin itzuli ziren etxera. Hain zuzen, oinarriko haur mailan, txapeldunak ziren donostiarrak; baloiarekin eta sokekin ariketa onak egiteari esker. Juniorrek akats batzuk izan zituzten, baina bigarren postua lortu zuten. Senior M taldekoek ere urrezko domina lortu zuten, eta akats batzuk tarteko, brontzezko domina lortu zuten Senior P taldekoek.