Info7 irratiak etapa bat itxi eta beste bat irekiko du
Aztibegia elkarteak etapa bat itxi eta beste bat irekiko duela adierazi du irratian bertan eskainitako elkarrizketa baten bidez.
Beste eragile batzuekin batera Hego Euskal Herrian legaltasun osoz emititzeko baimenak lortu dituzte. Horrela, euskarazko irrati proiektu berri bat abian jarriko dute 2019 urte hasieran. Izenik ez dute aurreratu.
“Lorpen handia da. Komunikazio talde handiak dira FMko dialean jaun eta jabe, bezerokeria da nagusi, eta ez da batere erraza bertan lekua egitea”, adierazi dute. Euskarazko irrati proiektu berriak anbizio handiagoa izango du, baina Info7 irratiaren sorrerako helburu berbera: “Legalitatean oinarritutako proiektu nazional oso bat izateko bidean urratsak ematen jarraituko du, eta orain artean bezala, irrati komunitarioen esparruan ekarpena egiten jarraituko du”.
Hamahiru urteetako esperientziari esker emango dute jauzia, eta denbora honetan proiektuan parte hartu dutenei eskerrak eman nahi dizkiete. “Bide horretan, ezinbestekoa izan da ehunka herritarren ekarpena; kolaboratzaile, tokian tokiko laguntzaile, eta bereziki gaur egungo 2.000 bazkideena”. IRUTXULOKO HITZAk ere kolaboratzaileen zerrendan dago. Kalegorrian saioan Donostiako gaien berri eman du azken urteetan, eta horrela izango da abenduaren 15era bitarte.
Garai berriari hasiera emateko, herrialdekako informazio bilerak egingo ditu Aztibegia elkarteak. Donostiakoa ostegun honetan izango da, hilak 18, Egiako kultur etxean (19:00).
Abenduaren 15ean emititzeari utziko dio Info7 irratiak. Hamahiru urteko ibilbidearen ondoren,