
Ahotsak berotu, entseatu, eta barruan daramaten abeslari hori kanporatzeko garaia iritsi zaie donostiarrei! Izan ere, karaokea antolatu dute Parte Zaharrean, bost ostiral gauetarako.
Ikatzeko Hitza txantxetako aldizkariaren bidez zabaldu dutenez, gure aldizkariari keinu eginez, ostiral bakoitzean taberna batean izango da karaokea:
- Aurresku (urriak 26)
- Urraki (azaroak 9)
- Urka (azaroak 16)
- Ilargi (azaroak 23)
- Belea (azaroak 30).
Parte hartzea irekia da, beraz, hara azaltza besterik ez da egin behar.