Liga txapelketa garaipenarekin hasi du Ibaeta Basketek
Ibaeta Basketek igandean abiatu zuen denboraldia, Leonen, Bembimbreren aurkako neurketan, eta gauzak ezin hobeto hasi dira donostiarrentzat. Izan ere, partida zirraragarri batean, bi puntuko diferentziarekin garaipena etxera ekartzea lortu zuten Aranzazu Muguruzaren neskek.
Gipuzkoa Basketek, bere aldetik, laugarren aldiz galdu eta ligan puntu bat bera ere lortu gabe jarraitzen du.
Futbolean, Realak ligako lehen porrota jaso zuen Lezaman, Athleticen aurkako lehen derbian. Donostiarrek markagailuan aurretik amaitu zuten norgehiagokaren lehen zatia, baina hiru minututan sarturiko bi golekin emaitzari buelta ematea lortu zuten aurkariek.
Eskubaloian, Bera Berak garaipen sendoa lortu zuen Rocasaren aurka, eta sailkapeneko lehen postuan dagoen Atletiko Guardesi bi puntuko diferentzia murriztea lortu zuen.
Hockeyan, Realak ligako lehen puntua lortu zuen Tenisen aurkako neurketan, eta izotz-hockeyan, berriz, Txuri Urdinek lehen aldiz galdu zuen, Jacaren kontrako partidan.
FUTBOLA
Emakumezkoen lehen maila, 5. jardunaldia:
- Athletic 2 – 1 Reala
- Jaca 7 – 4 Txuri Urdin
- Tenis 2 – 2 Reala
- Rocasa 25 – 36 Bera Bera
- Bembimbre 58 – 60 Ibaeta Basket
- Gipuzkoa Basket 73 – 79 Tenerife