
Uliako Lore-Baratzetako kideek Udazkeneko jaialdia egingo dute igandean, mintegietan, adin guztietako auzotarrentzat prestaturiko egun osoko egitarauarekin. Eguna Donostiako III. Ezkutaketa txapelketarekin abiatuko dute, eta arratsaldera bitarte musikaz, dantzaz eta hainbat tailer eta jokoez gozatzeko aukera izango dute herritarrek.
Ezkutaketa txapelketan
izena emateko esteka herritarren eskura jarri dute antolatzaileek.
Jarraian Udazkeneko jaialdiko egitarau osoa:
- 11:00. III. Ezkutaketa txapelketa (Dortsalak 10:30ean banatuko dira),
- 12:00. Mikel Kartonen kontzertua.
- 12:00. Udazkeneko landaketa ereintza.
- 12:00. Tailerra: “Uliako Lore-Baratzetako biztanleek bisitatzen gaituzte”.
- 12:00. Swing saioa, Donosti Lindy Hop Dantza eta Kultur Elkartearen eskutik.
- 13:00. Ehun-lihoaren elaboraziorako tailerra.
- 13:00. Zianotipia tailerra, Niko Iturralderen eskutik.
- 14:00. Piknika.
- 15:00. Hiri galduak taldearen kontzertua.
- 16:00. “Zer nahi duzu parkean?” dinamika eta jokoak, Duna eta Xomorro taldeen eskutik.
- 17:00. Blackfeet taldearen kontzertua.
- 17:00. “Lurreko izarrak” tailerra, La Fabrica de No Solo Juguetesen eskutik.
- 17:00. “DIY memoriaren jokoak” tailerra, La Niña Bonitaren eskutik.
- 18:30. Yoga eta jaialdiaren amaiera Naroa Corcobadorekin.