Itsasoarekin lotutako emakumeen lanbideak oroituko dituzte
Ondarea, emakumeen emaria izeneko programa prestatu dute Ontzi Museoak eta Aquariumek elkarlanean. Horrela, itsasoarekin lotutako lanbideen inguruko erakusketa prestatu dute Kaian, eta azaroa bukaera arte egongo da ikusgai. Hainbat paneletan lanbide hauek irudikatu dituzte: benterak, kontserbagileak, arrantzaleak, neskatilak, armadoreak, arrain saltzaileak, eta zamaketariak.
Erakusketaren harira hainbat jarduera prestatu dituzte, tartean, mahai-inguru bat. Itsasoko emakume langileen omenez egingo dute mahai-ingurua, ostiralean, 18:00etan, Aquariumeko auditorioan. Iñigo Puerta ariko da moderatzaile lanetan, eta sarrera librea izango da, eserlekuak bete bitartean. Partaideak izango dira hainbat emakume gipuzkoar, bizitza profesionala itsas eta arrantza arloan egin dutenak:
- Yolanda Perez San Juan, Donostiako arrantzalea.
- Miren Garmendia, Opegui-ko antolatzailea eta Gipuzkoako Kofradien Elkarteko Idazkari nagusia.
- Rosa Sistiaga pasaitarra, arrantzale familikoa.
- Olatz de la Hoz, Getariako saregilea.
- Elena Sorondo eta Edurne Salaberria, Hondarribiko saregileak.
- Maria Jesus Basurko eta Marina Pazos, Mutrikuko kontserba langileak.