'Janeten titia' ikuskizuna eskainiko du Ertza konpainiak
Ertza konpainiaren ikuskizun berria da, eta landuko dute nola gizarteak eraikitzen duen bere normalitatea: “Beti iritzi subjektikoetan oinarrituz, gehienetan estatistikoak eta beste askotan interesatuak”.
Dantzariek zalantzan jarriko dituzte gizartean ezartzen diren arauak eta diotenez, “ikuslea imaginario zoro eta lotsagabe batetan murgilduz”. Azken batean, gizarteko aurreiritziei desafio egingo dietela diote, lotsaren mugekin, eta onartutako moda eta moduekin jolastuz.
Ikuskizunerako sarrerak salgai daude 8, 15 eta 20 euroan.
Janeten titia izeneko ikuskizuna taularatuko dute asteburuan, Viktoria Eugenia antzokian. “Janet Jacksonek ikuskizun batean bular bat erakutsiko du, eta instant batean irudi horrek mundu osoa zeharkatuko du. Sekulako eskandalua sortuko da, eta epaitegietara iritsiko da gaia”, diote lanaren azalpenak.